XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esanaz gaiñera, izen txarreko emakumeak baldin badira burutsik dabiltzan batzuren batzu, eta ez neska garbiak, orduan euren lizunkeriagatik buruak estaltzera beartuak izaten dira Bizkai-an.

Orregatik, lotsagarrizko gauza izanik, ez dago ondo neska zintzo eta garbiak ortara beartzea.

Orobat, Gotzai jaunak nai eta agintzen duana, esandako Jaurerriri ontan Gaztelania-ko jantzi eta soiñeko ta burukoak sartzea da; izanik gaiñera eurok askoz garestiagoak eta mendi malkarretan eraman ezin ditezken bezelakoak; gaiñera emengo jantzien antxiñatea galdu eta ondatzea izango litzake.

Baita ere neskak, beste emakumeak bezela burua estali-ta ibiltzetik, ezertariko onik ez jarraitzeaz gaiñera, errez nabaritu leike zer nolako gaitzbideak etortzen diran; bada emakumeak, arpegiak estaltzean kiñu eta beste orrelako aieru motzak egin aal izateko eran gertatzen dira.

Au guztia egunetik egunera geitzen joango litzake, Erregeak euren lege ta aginduekin itzuri nai izan dutena, eta orain Gotzai jaunak nai duena, geiago edo gutxiago, aien aurka legoke.

Bestaldetik, berorrek dakarkin Paulo Donearen aginteak emakume ezkonduak dauzka elburu, eta auek denak betetzen dute, aipaturiko errian, esandako agindu edo aolkua, bada guztiak eraman oi dituzte estaliak kaskoak euren burukoekin, nabaria danez.

Bestaldetik, Gotzai jaun orrek egiñiko eliz-bilkuraz itz egin zanean, e-tzan aipatu esandako Jaurerria, eta e-tzan jakin izan Gotzai jaun orren asmoa, eta ezin ziteken susmatu ere ain kaltegarriak ziran berrikerietara jo nai zukenik, eta guztia abere eskumende eta eginkizunaren gaiñetik, eta ainbeste nasketa eta kalterako.

Bestaldetik ez dio ajolarik esandako Jaurerriko Gotzai-ordekoak baiezkoa emanak izatea esandako erabakietan, oien baiezkoak eskubiderik ez daukalako Jaurerriari eta erriaren onari kalte egiteko; batez ere (esanetatik argi ta garbi nabari dan bezela), jakiñeko gauza izanik, batzar ura egin aurretik, Gotzai berbera ibilli izan zala, ordezko eta laguntzalleen bitartez, esandako batzarrera bere iritziko presonak bialtzeko lana egiten, eskatuaz aren gogo eta atsegin zanetik at ez ibiltzeko; baiñan gero bertzeratu zaizkionak izan dute aunitz atsekabe aren eskutik, ots, presondegi eta beste zenbait lotsa gaizto.

Orain, auek guztiak dirala-ta, eta baita esandako eliz-batzarrean artutako erabaki asko ere, badira zenbait auziketa, elizbarrutiko agintarien aurrean.

Gaiñera zentzugabea da emakumeak, euron buru-estalkien gaiñetik mantoi edo manteliñak jartzera beartu nai izatea.

Gaztelania-ko soiñekoak eramaten ez dituztenak ez bai dute jazten mantoirik; eta Bizkaia-n au sartu nai izatea gauza kaltegarria da.

Esan ere ezin leiken bezin laidogarria, eta gutxiago oraindik egin leikena da, beti euren antziñako jantzia eraman duten Bizkai-ko andre aundi eta odol garbikoak, buruan manteliñak jartzea.